Home Principal | Euskera | noticia → Bertso Afaria eta Korrontziren kontzertua asteburu honetan Plentzian eta Gorlizen

23/01/2018 10:11

Bertso Afaria eta Korrontziren kontzertua asteburu honetan Plentzian eta Gorlizen

Ekitaldi hauekin Uribe Kostako bi herriek urtarrileko euskara agenda bateratua bukatuko dute

Gorliz eta Plentziako herriek, asteburu honetan, urtarrileko euskara agenda bateratua bukatuko dute hainbat ekitaldirekin. Alde batetik, ostiraleko 21:30etan Danontzat Gaztetxean, Oihana Barta eta Jone Uriaren eskutik, Bertso Afaria ospatuko da. Horretarako, nahi duenak, Gorlizeko Xurrut Tabernan zein Plentziako Batela Tabernan sarrerak erosi ditzake.

 

Bestalde, larunbat honetan, urtarrilak 27, Plentziako eta Gorlizko herritarrek Korrontziren kontzertuaz goza dezakete Plentziako Jai Alai pilotalekuan arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Antolatzaileek diotenez, kontzerturako sarrera doan da.

 

Urtarrilean zehar umeei zuzendutako beste ekitaldi batzuk ospatu dira. Besteak beste Umeen Gabonetako Parkea Gorlizko Pilotalekuan edota pasa den larunbatan Marta Agirrezabalak gidatutako ipuin kontaketa Gorlizko Kultur Etxean

Fuente: Uribe Fm Gorliz Irratia
Foto: Uribe FM

Uribe FM

Twitter   Facebook    



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.