Home Principal | Euskera | noticia → Sopelak udalerriko gurasoen artean euskara sustatzeko programa abiarazi du

18/01/2018 21:44

Sopelak udalerriko gurasoen artean euskara sustatzeko programa abiarazi du

Egitasmoaren helburua Ander Deuna eta Zipiriñeko gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea da

Ander Deuna Ikastolak eta Zipiriñeko Gurasoen Elkarteak, Ebeterekin, Euskara Zerbitzuarekin eta Sopelako Udalarekin elkarlanean, Baga Biga Higa euskarak sorginduko gaitu bihotzetik ezpainetara ekimena jarri dute martxan. Egitasmoaren helburua, antolatzaileek diotenez "Ander Deuna eta Zipiriñeko gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea da".

 

Ekintza otsailaren 5ean, astelehena, hasiko da eta hilabete bateko iraupena izango du. Ildo horretan, gurasoak talde desberdinetan antolatuko dira, asteka, eta euren euskara mailaren arabera, konpromiso desberdinak hartuko dituzte. Astero, eskola bakoitzean 60 gurasok parte hartzea aurreikusten da. Ekimena aldi berean, baita Urdulizen ere jarriko da martxan.

Fuente: Sopelako Udala
Foto: Uribe FM

Uribe FM

Twitter   Facebook    



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.