Home Principal | Euskera | noticia → "Izan zaitez Udako Berbalagun" antolatu du Bakioko Udalak

04/07/2017 11:20

"Izan zaitez Udako Berbalagun" antolatu du Bakioko Udalak

Berbalagun proiektuak euskaraz gozatzeko gonbitea egiten du "Praktikatu eta bizi!" lemapean

 

Udarekin batera, martxan da berriro ere Bakioko Berbalaguna. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu nahi du kostaldeko herrian ere; horregaitik Udako berbalaguna antolatzen dute.

 

Uda honetan berbalagunak lortzeko hiru ekintza antolatu dituzte: uztailaren 6an Barry Manley, irlandar euskaldun baten pasadizoak bakarrizketa (Txakolingunean 19:30ean), uztailaren 20an Hondartzan ere euskaraz tailerra (17:30ean, Enderika inguruan) eta uztailaren 27an Irrintzi tailerra (Bakeako Karpan, 19:00etan).

 

Baina, zer da benetan Berbalagun izatea? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzea da. Bertan, edozeinek har dezake parte, zahar zein gazte, etxeko euskaraz berba egin zein ikastolakoaz, euskaltegiko ikaslea izan zein euskaltegitik pasatu bakoa...

 

Jakina da hizkuntzaren ikaskuntzan, ezinbestekoa dela ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, izena ematen duenak jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izango dute.

 

Parte hartzea doakoa da. Nahi dutenek telefonoz eman dezakete izena 607601302 zenbakian (whatsapp) edo e-mailez (kinttopeko@aek.eus) ere.

Fuente: Bakioko Udala
Foto: Ander Iturriaga

Ander Iturriaga




¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.