Home Principal | noticia → Bilbo Metropolitarraren LPParen Aurrerapenari buruzko parte-hartze tailerra

Bilbo Metropolitarraren LPParen Aurrerapenari buruzko parte-hartze tailerra

Helburua proposatzen den lurralde-eredua interes taldeei eta herritarrei helaraztea eta euren ekarpenak jasotzea da

Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren (LPP) Aurrerapen dokumentuari buruzko parte-hartze tailerra izango da datorren ostegunean, martxoak 15, Getxo Elkartegian, herritar guztiei zabalik, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta.

 

Antolatzaileek diotenez, helburua "proposatzen den lurralde-eredua interes taldeei eta herritarrei helaraztea eta euren ekarpenak jasotzea da, Hasierako Onespenerako dokumentuaren prestaketa hasi aurretik". 18:00etatik 20:30etara izango den saioan, lantaldeak ondorioak azalduko ditu.

 

Aipatutako Aurrerapena Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak duen Lurralde Bizia webgunean argitaratu zuen urtarrilean eta otsailaz geroztik erakusketa ibiltari bat erakusten ari da LPPren berrikuspen-prozesua eta Aurrerapenaren helburu nagusiak.

Fuente: Getxoko Udala



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.