Home Principal | noticia → Aldundiaren 'Bizkaia Goazen' ekimena Uribe Kostara heldu da

Aldundiaren 'Bizkaia Goazen' ekimena Uribe Kostara heldu da

Ekainaren amaiera arte, lurraldeko eskualdeetan zehar ibiliko da, Aldundiaren zerbitzuak jendeari hurbiltzeko

2018an zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak informazio arloko Bizkaia Goazen izeneko ekimena egingo du Bizkaia guztian barrena, herritarrei Aldundiaren izateko arrazoia, zerbitzuak eta programak ezagutzera emateko, eta era berean, herritarren kezkak eta proposamenak jasotzeko.

 

Unitate mugikor bat (autobusa), Foodtruck bat (Bizkaiko produktuen kontsumoa bultzatzeko), eta Arte Ederretako erakusketa batek sortzen dute espazio ibiltari hau. Antolatzaileek diotenez, "autobusan hainbat talderentzako tailerrak egingo dira, eta gainera, herritar guztientzat ere egongo da zabalik".

 

"Bidaia luzea izango da, otsailetik ekainera. Enkarterrietatik Durangaldera, Bilbotik Arratiara edo Ezkerraldera; ateak parez pare zabalduko ditugu, Bizkaiko ia 70 herritan. Udalerriaren tamainaren arabera, egun bat eta bost bitartean egongo gara bertan. Eta ohar garrantzitsu bat: autobus hau herri handi eta txikietan egongo da, kostaldean eta barrualdean, batzuek eta besteek gobernatzen duten udalerrietan; izan ere, guztiok osatzen dugu Bizkaia, guztiok gara Bizkaia, eta guztiok ditugu aukera berak", esan zuen ekimenaren aurkezpenean Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak.

 

Astelehen honetan, Bizkaia Goazen ekimena Sopelara heldu da, asteartean Urdulizen egongo da eta asteazkenean Plentziako Astillero Plazan, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek zehazten duten moduan, parte hartu baino lehen info@bizkaiagoazen.eus e-postaren bidez edo 900 102 208 telefonoan erreserba egin behar da.

Fuente: Uribe Fm Gorliz Irratia



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.