Home Principal | noticia → Eñaut Elorrieta bere Deserriko Kantekin helduko da Danontzat Gaztetxera

Eñaut Elorrieta bere Deserriko Kantekin helduko da Danontzat Gaztetxera

Ken Zazpi taldeko abeslariak zuzeneko kontzertua eskeiniko du ostiralean, arratsaldeko 20:00etan

Eñaut Elorrieta abeslariak zuzeneko kontzertua eskeiniko du ostiralean, hilak 9, arratsaldeko 20:00etan Gorliz eta Plentziako Danontzat Gaztetxean. Ekimena bi herriek antolatutako euskara agenda bateratuaren barruan sartuta dago.

 

Ken Zazpi taldeko abeslariak 2013. urtean bakarkako ibilbideari ekin zion Deserriko Kantak diskoa kaleratzean. Orain, ia bost urte ondoren, diska honen zuzeneko emanaldietan murgilduta jarraitzen du.

 

Ostiral honetan ospatuko den emanaldiaren antolatzaileek diotenez, sarrera dohainik izango da aretoaren gehienezko edukiera bete arte.

Fuente: Uribe Fm Gorliz Irratia



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.
Teresa Sacanovas