Home Principal | noticia → Getxok 36.800€ banatuko ditu ia 200 eskola-orduz kanpoko jardueren artean

Getxok 36.800€ banatuko ditu ia 200 eskola-orduz kanpoko jardueren artean

26 entitatek ikastetxe publiko eta pribatuetan antolatutako ekitaldien helburua da txikienenen artean euskararen erabilera sustatzea

Getxoko Udalak 36.800€ banatuko ditu euskara sustatzeko ikastetxeek eta guraso elkarteek antolatzen dituzten ia 200 eskola-orduz kanpoko jardueraren artean. 26 entitatek ikastetxe publiko eta pribatuetan antolatutako ekitaldien helburua da txikienenen artean euskararen erabilera sustatzea, hizkuntza jarduera ludikoagoarekiko lotura sustatzen, araututako eskola jarduera osatzeko eta, aldi berean, gurasoen eta haurren arteko harremana euskaraz izatea sustatzea.

 

Diru-laguntzak mota anitzeko jarduerak aurrera eramateko dira, horien artean, gimnastika, arte, sexualitatea edo irristaketa tailerrak, irteerak, txangoak, kirol anitzak edo euskal asteak. Diru-laguntzak banatzerakoan kontuan hartzen da: euskara modu integralean bizitzera eramaten duten esperientziak, (adibidez gune euskaldunetan garatutako barnetegi eta txangoak, euskararen beste errealitate bat erakusten laguntzen dutelako); adierazpena lantzen duten ekimenak edo euskararen erabilera aktiboa bilatzen dutenak (antzerkia, mintza tailerrak, berba eta berba izenekoak, berbodromoak), eta azkenik, gurasoekin euskararen esperientzia bizitzera eramaten dutenak. Aldi berean, garrantzia ematen zaio gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna kulturartekotasuna, harremanak eta bizikidetza sustatzeari.

Fuente: Getxoko Udala



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.