Home Principal | noticia → Ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko lanak hasiko dira Algortako erdigunean

Ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko lanak hasiko dira Algortako erdigunean

Lanak egiteko aurreikusitako epea 6 astekoa da eta aurrekontua 38.500€ baino zertxobait gehiagokoa

Bihar asteartean, hilak 30, Algortako Sarrikobaso kalean ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko lanak hasiko dira, Ollarretxe kalea eta Ormazako errotondaren artean. Lanak egingo diren eremuaren barruan dago ere Sarrikobasoren elkargunea Iturribide, Ollarretxe eta Maidagan kaleekin. Lanak egiteko aurreikusitako epea 6 astekoa da eta aurrekontua 38.500€ baino zertxobait gehiagokoa.

 

Lanen helburua ibilgailuen zirkulazioa arintzea da, bai Algortako erdiguneko sarrera-irteeran bai Aingeruaren etorbidean, Arrigunagan eta Maidaganen. Proiektuan jasotzen denez, egungo errepidea, 4m-ko zabalera gehi 2m zabaleko oinezkoen babesgunea duena, 2 erreikoa izango da, 3 m-koa, irteerako noranzkoan, eta dauden bezala utziko dira Algortako sarrerarako noranzkoan dauden 2ak, bakoitza 3 m-koa dena.

 

Horretarako, egungo oinezkoen babesgune berdea, galtzadaren zati bat okupatzen duena, kenduko da, zintarriak berriz ezarriko dira eta seinaleztapen horizontal berria jarriko da, Ormazako errotondako sarrera-irteeratan, besteak beste. Horrez gain, gune horretan birlandatuko da inguruan dagoen 50 metroko heskaia, baita errotonda inguruko oinezkoen pasabide ondoan dagoen zuhaitza, hau ere lanengatik.

 

Lanen ondorioz aldaketaren bat izango da zirkulazioan. Izan ere, noranzko bakarra utziko da lanen eremuko sarbidean eta beste bat irteeran, Ollarretxe eta Ormazako errtonda artean. Inguru horretan lanak eta galtzadaren estutzea adierazten dituzten seinaleak jarriko dira.

Fuente: Getxoko Udala



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.
Teresa Sacanovas