Home Principal | noticia → Otsailaren 1, 2 eta 3an Sopela Surf Film Sessions ekimena ospatuko da

Otsailaren 1, 2 eta 3an Sopela Surf Film Sessions ekimena ospatuko da

Sopelako Udalak, TAUI Mediarekin elkarlanean, surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzeko ekimena antolatu du

Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzeko xedez, Sopelako Udalak, TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, bigarren urtez jarraian Sopela Surf Film Sessions izeneko surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzeko ekimena antolatu du.

 

Aurten, gainera, ekimena nobedadez beterik dator. Batetik, hitzordua hirukoitza izango da eta otsailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean 19:00ak eta 21:00ak bitartean, doako sarrerekin. Eta bestetik, bigarren edizio hau kalitate handiagokoa izango da. Izan ere, ez baitago era hoberik ekimena gailentzeko eta Sopela nazioarte mailako mapan kokatzen laguntzeko, proiektatuko diren dokumentalen egileak Sopelara hurbilduz baino. Honela, beraien lanak aurkeztu ahal izango dituzte eta Kurtzio Kultur Etxean elkartuko den publikoarekin bere esperientziak elkarbanatu.

 

Gonbidatu nabarmenen artean honakoak agertzen dira: Inka Reichert, German Pinelo, Mireia Martinez, Annika Von Schütz, Garazi Sanchez, Carlos Arrola, Cesare Maglioni, David Bustamante, Ator Francesena “Gallo” eta Carlos Ferrandiz.

 

Otsailaren 1ean Elizabeth Pepin & Paul Ferrarisen La Maestra, Nathan Curren eta Pierre Denovelen Biarritz Surf Gang eta Jon Aspururen A dream come true proiektatuko dira. Otsailaren 2an, German Pineloren Big Session San BorondonThe Carpenter eta Freedom Filipinhes, Philip Gnadt eta Mickey Yamineren Gaza Surf Club, Diego Borgesen The Blinking Island eta Borja Amondarainen Sorginetxe Big Wave Erronka 2018. Eta azkenik otsailaren 3a, larunbata, emakumezkoen surfa izango da gai bakarra. Inka Reicherten White Waves, Annika Von Schützen Set up to sell - Surfen als Lifestyleprodukt, Mireia Martinezen LanzaroteTraveler 1 eta Maldivas, Victor Cresporen Bali Utopía eta Ixa Llambiasen Testigo eta An oddisey in the Southern Seas proiektatuko dira.

 

Iaz bezalaxe, ekimenaren aurkezpena eta gidaritza besteak beste, Zaloa Lecanda, Olaia Elorriaga, David Gaspar eta Alberto Urrutiaren esku egongo da.

Fuente: Sopelako Udala



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.