Home Principal | audio → Zer egin dezaket nik euskararen alde?

27/11/2016

Zer egin dezaket nik euskararen alde?

Gorlizko Udaletxeak Euskararen Nazioarteko Egunerako egindako adierazpena


Gorlizko Udalak, azaroaren 15ean ospatutako udalbatzarrean, Gabi de la Maza zinegotziak aurkeztutako Euskaren Nazioarteko Edunerako hurrengo adierazpena onartu zuen. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatuko da.


Abenduaren 3a pozik bizitzeko eguna dugu euskaldunok. Duela 40 urte arte gizartean gainbehera zioan euskara, hazkunde nabarian jarri dugu. Batik bat, belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldi arteko hizkuntza eta, batez ere, gazteen hizkuntza izatera pasa da.

 

Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik, sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera.

 

Euskara bizitzen ari den zabalkundea gizarte osoaren nahi eta ahaleginari esker gertatu da. Norbanako askoren eta kolektibo askoren ekimenari esker. Jende askoren eskuzabaltasunari esker. Gizarte osoak proiektu kolektibo gisa bereganatu izanari esker. Konpromiso publiko eta pribatuari esker. Gizarte adostasunari esker.

 

Hizkuntza elkarbizitza gizarte elkarbizitzaren osagai egin dugu gizarte kohesioaren funtsezko elementu. Hizkuntzen berdintasun eta norbanakoaren hizkuntza hautua, herritar guztion aukera berdintasunaren oinarrian jarri ditugu. 

 

Euskararen Nazioarteko Eguna badugu, baita ere indarberritzeko eguna daukagu. Izan ere, gaur egun oraindik bi hizkuntza ofizialen berdintasun sozialetik urrun gaude. Euskarak eta gaztelaniak, erabilerari dagokienez, legezko haitortza berdina dute, baina gizartean egoera desberdina bizi dute. Horregatik, urratsak ematen jarraitu nahi dugu. Bi hizkuntzak ditugu ofizialak Euskal Autonomia Erkidegoan, baina helburu izaten jarraitzen du gizartean oro har hizkuntzen arteko berdintasun sozialera iristeak

 

Hizkuntz anistasunaz harro gaudelako eta euskararekin munduko hizkuntza anistasunari egiten diogun ekarpenaz ere harro gaudelako. Hizkuntza anistasunak gure gizartea aberasten duelako. Euskarak hizkuntza anistasuna aberasten duelako eta, beraz, gutako bakoitzak aberasten gaituelako. 

 

Euskara -Etxeparek esan bezala- plazan nahi dugu. Indartsu eta sendo nahi dugu bere lurralde guztietan. Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea. Horra gure helburua.

 

Guztion gogoa eta ahalegina eskatzen dituen helburua. Helburu ilusionagarria. Denoi dei egiten digun helburua. Norbanakoei eta kolektiboei, herri aginteei, alderdi politikoei, langileen sindikatuei, enpresari elkarteei, kirol aisialdi naiz kultur arloko elkarteei, gizartearen arlo desberdinetako erakundeei, etabarri...

 

Gustoko dugun helburua da. Gustora hartzen dugu konpromisoa. Horregatik, herri aginteok eta askotariko gizarte eragileok elkar hartuta ospatu nahi izan dugu haurten Euskararen Eguna. Euskara eta hizkuntza elkarbizitza sendotzeko konpromisoa hartu nahi izan dugu. Nork bere neurrikoa. Nork bere ahalaren araberakoa.

 

Horretarako gure buruari galdera bat zuzendu diogu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? Adierazpen honen sinatzaileok galdera horri erantzun propioa eman nahi diogu. Gure esparruan euskara modu edo neurri batean zein bestean indartzeko erantzun bat. Era berean, herritar guztiak eta gizarte eragile guztiak gonbidatu nahi ditugu galdera hori bera egitera eta nork bere neurriko erantzuna hausnartzera. Guztion ekarpenak baitira baliagarri eta onuragarri euskeraren biziberritzerako eta guztion arteko elkarbizitza sendotzeko.

 

Ospa dezagun bada, pozik eta harro, Euskararen Nazioarteko Eguna eta bizi dezagun aurrera begira euskara gure artean eta egunerokoan hizkuntza bizia eginez "Zer egin dezaket nik Euskararen alde?" galderari erantzunez eta galdera bera euskal gizarte osoan zabalduz.

Fuente: Ayuntamiento de Gorliz
Foto: Gorka Laorden

Gorka Laorden

Twitter    



¿Quieres publicitarte en URIBE FM?

  • Si quieres que tu negocio tenga visibilidad radiofónica u online contacta con nosotros y te asesoraremos en función de tus necesidades.